Zer da Txirula?

Nik ere galdetzen diot nire buruari zer ote naizen. Urteak aurrera joan ahala, nire izaera aldatuz joan naiz. 1981.urtean, haur jardunaldiak sortu ziren,zoro batzuen burutazioaren ondorioz, dragoi panpina zioala Otxarkoagako kaleetan zehar tailer eta jolasez josia. Hauek ziren Pipitaki, Aurrerabeti eta Goizalde Eskaut taldeak.

Lehenengo agerraldia hemeroteketan VII. haur jardunaldietan izan zen, handik aurrera, jardunaldiak itxura hartzen hasi ziren.
Gogoan ditut Otxarlineko txirularia, puzgarri erraldoiak, tirolinak, goitiberak, berdurrezko labirintua, suhiltzaileak, , hori dena, arriskutsuena baino lehenago gertatu zen...;)
Azkenak, birmoldaketa urteak izan dira, araudi eta administrazio kontu berrietara moldatzeko. Aldaketa hauekin zerbait berria egin beharra zegoen, horren ondorioz, Txikipark eta Ipuin lehiaketa sortu ziren, egunero handiagoa dena, eta baita ere, su artifizialak.

Nire sortzaileez aritzean, arro esan behar dut auzoko elkarteen gehiengoa igaro dela hemendik, bakoitzak nahi izan duen partehartzearekin. Goizalde Eskaut taldea izan da nire bizkarrezurra urte hauetan, jarraitzen duen bakarra delarik, nahiz eta denek euren oinazea utzi duten: Pipitaki, Txaloka, Katekesia, Kalean, Lagun Ibiltzaile.
Gaur egun, honako elkarte hauek osatzen  naute, batzuk antolatzen, beste batzuk parte hartzen, hauen artean Caritas, Bizitegi, Kale dor Kayiko, Tular, Tendel, Goizalde eta beste hainbat pertsona aurkitzen dira, elkarteetako kide ez izan arren, era berean parte hartu eta euren denbora eskaintzen dutenak proiektu hau aurrera jarrai dezan.